Archive for marzo 2015

Gezurrezko natura hila


Ingridi, 16 urte betetzean, Carmen Beltrán birramonaren egunerokoa ematen diote opari. Birramonak hirurogei urte zituela idatzi zuen egunerokoa, eta bertan senarra izango zuenarekin, Ramón Villaltarekin, izandako harreman zaila kontatzen du. Birramonaren senarra pintorea izan zen, bai eta birramonaren irakaslea ere, eta ospetsu bihurtu zen. Birramonak, ordea, bere pintore-karrera sakrifikatu zuen senarrari laguntzeko, eta horrek frustrazio handia eragin zion.



Egunerokoa irakurtzen hastean, egin behar duen eskola-lanean emakumeak artearen historian zer rol bete duen aztertzea bururatzen zaio Ingridi. Lan hori bere lagunik onenarekin egin behar du, Jacoborekin; Jacobo, gainera, erabat maiteminduta dago Ingridekin.

Marinella Terzi: Gezurrezko natura hila (Mezulari) 

Pashmina gorria



Talib-ak eskualdea hartu zuenetik asko aldatu da Aisha eta Saimaren herria. Udaberria da Swat-en eta kolorez bete da Mingora, baina kaleetan gorrotoa eta izua dira nagusi; gerrako hegazkinen burrunda, tiroketa eta leherkari-hotsa. 

 Aitak pashmina gorria ekarri dio Saimari eta bi ahizpek ezkutuan egiten dute egunero eskolarako bidea. Talib-ak ediktua kaleratu zuenetik, gero eta arriskutsuagoa da eskolara joatea. 

 Aishak koloreekin marrazkiak egiten dituen bitartean, Saimak hitzen bidez deskribatzen du hirian gertatzen den guztia. Idatzi egiten ditu orri gainean sortzear dauden munduak. Baita idazteak min ematen dion guztia ere.

Ekhiñe Egiguren: Pashmina gorria (Mezulari)


Ipurtargien festa


      
         
Bere aitarekin paseatzera doan gau batean mutiko batek ipurtargi bat aurkitzen du. Aitak zer den azaltzen dio eta igeletik babesten dute. Ondoren ipurtargien festa batekin egiten dute topo eta hona ekartzen dute ipurtargia. Guztiak poztu egiten dira galdutako laguna ikustean eta festa amaitzean batek olerki bat abesten du.

Iñaki Zubeldia: Ipurtargien festa (Denonartean)

Con la tecnología de Blogger.