Hamabi alpinista Everest, Sagarmatha nepaleraz, igotzera doaz. Tartean Mireia izeneko neska bat. Baina Thiangbocheko
monasterioko Lama Handiak alpinistak eta sherpak aztoratuko ditu eskuak neskaren gainean jarriz, eta hau
elurretako jainkosen aukeratua izendatuz. Neska mendian galduko da eta alpinista guztiak lur jota itzuliko dira. Elurretako jainkosaren etxean geratu ote da? Mendiak dauka erantzuna.