Archive for junio 2014

Plast!


      

Biziki gose den otso baten istorioa da. Putzu baten zolan gasna bat ikusten du, makurtzen da, eta plast! erortzen da. Abenturak haste…

Philippe Corentin: Plast! (Ikas)

Xia Tenzinen bidaia miresgarria



Xia Tenzinek, munduko mendirik altuenetan bizi den munduko gizonik altuenak, ezin du itsasoa ikusi eta ez du aitaren berririk. Horregatik bidaian abiatuko da, eta bidean ekaitz beldurgarriak jasango ditu, eta gobernadore baten maltzurkeria, baina dantzari xarmangarri bat ere ezagutuko du, eta izotz azpiko misterioa...
    Patxi Zubizarreta: Xia Tenzinen bidaia miresgarria (Ibaizabal)

Dorak ezez dio


18 urte dituela, gurasoak galtzen ditu Dorak, istripu baten erruz, eta bat-batean helduen munduan ikusten du bere burua, horrek dakarren askatasun guztiarekin eta baita erantzukizun guztiarekin ere: ez dio inori baimenik eskatu behar, baina ez du inor bere gabezien errua leporatzeko ere. Ikasketak, lana, maitasuna… hainbat arlotan egingo du aurrera Dorak; lagun onak egingo ditu, baita muturreko batzuk hartu ere, baina bizitza ederra dela deskubrituko du, eta ez du bere altxor bakar hori galduko.


Isabel Clara Simó: Dorak ezetz dio (Elkar)



Con la tecnología de Blogger.