Archive for junio 2013

Iban Aldenurikoa




Arkane-ko basotik mehatxu itzal bat zabaltzen da Errion-Thalera. Indar eta tamaina izugarrizko izaki fantastikoak esnatu egin dira... Enden itsasoaz bestaldean dago Aldenuri, eta oraindik ez daki Ibanek zer nolako borrokatan murgildu beharrean izango den. Yerrren, krilden, morghuk eta halako beste izaki askok izugarrizko bizitza fantastikoa txertatzen diote narrazioari, abenturazko tradizio onenaren ildotik. Iban Aldenurikoa da liburuko protagonista eta hamabi urteko mutiko normal bat da. Dohain berezia du hala ere, ze bere beldur atabikoak gainditu beharko ditu herria murgilduta dagoen borrokan bere lekua aurkitu baino lehen.
J. Pérez-Foncea: Iban Aldenurikoa. Taurroken basoa (Erein)

Emakume sugearen misterioa


Tomas, “hiriko trenak ekarritako” protagonista nagusia, Larrañetara iritsi da, San Migel jaietan, eta ondo ikasia dakar bere guraso ordekoek irakatsitakoa: “Zuk beti esan 1926ko abenduaren 21ean sortua zarela, Tomas Sainduaren egunean”. Hiriko trenak ekarritako umeak, La Troupe Francesco-ko titiriteroak ezagutuko ditu: neska bat, agurea eta emakume sugea. Eta misterioa.


Patxi Zubizarreta: Emakume sugearen misterioa (Alberdania)

Nire katua, munduko kaikuena


"Nire katua jaten ez bada ari, lotan dago. Lo ez badago, jaten ari da. Oso noizean behin, gorputz ariketa batzu egin behar dituela bururatzen zaio nire katuari."

Gilles Bachelet: Nire katua, munduko kaikuena (Alberdania)

Con la tecnología de Blogger.