Archive for diciembre 2012

Bilbo Samurai


Gure gomendioa

Nuestra recomendación

Dena amildu zenean, Hondamendian, ez zen aienetarako astirik izan. Zibilizazioa porrokaturik geratu zen, hondarrezko gaztelu bat itsaso basati baten olatuen aurrean bezala. Bat-batean eta bortizkeria handiz gertatu zen dena. Orduan, bere lubaki primarioenean babestu zen bizitza: bestea hil ala norbera.
Bi hamarkada joanak dira Hondamendia gertatu zenetik. Eta amildegitik haratago zegoen mundua errealitate bihurtu da. Bertan, arnasaldi bakoitza labankada da eta izkina bakoitza ustekabe, baita alderantziz ere. Bilbo Samurairen historia da hau. Bizkarrean daraman sega eta Xuri gaztea bidelagun, herriz herri eta borrokaz borroka dabil Bilbo, Hondamendiaren aurretik Euskal Herria deituriko lekuan.
Fernando Morillo: Bilbao Samurai (Txalaparta)

Posta tigrearentzat

Nuestra recomendación 
          Gure gomendioa



Hartza arrantzan egitera joan zenean, tinta urdinez betetako botila bat, papera eta gutun-azala eraman zituen berarekin, bere lagun Tigreri idazteko, hain bakarrik sentitu ez zedin. Baina, basoan, posta ez zen inoiz oso arina izan. Eta hala, batzuen buruargitasunarekin eta besteen laguntzarekin, Hartzarena eta Tigrerena munduko komunikazio onenak zituen basoa izan zen.
Janosh: Posta tigrearentzat (Pamiela)

Zigarrotxoa ahoz aho



'Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten... Herriko mingain luze eta mizto gaiztoek ez diote asko laguntzen. Baina eskerrak baduen lagun on bat, oso laguna duen norbait.

Antton Kazabon: Zigarrotxoa ahoz aho (Desclée)

Con la tecnología de Blogger.