Archive for abril 2013

Zazpi bider zazpi



"Fernando eta Sebastian trenbidean daude, tunelari begira, bata bestearen ondoan. Sebastian eskuinaldean dago; Fernando, ezkerraldean. Herritik bi kilometrora daude, tuneletik irtenda ageri den tokian: belardi txiki bat ezkerrean, ibairaino, eta belardi handi bat eskuinean, muinoraino. Hirurak eta laurdenetan iristen den trenaren zain daude. Trenaren aurrean gehien eusten dionak irabaziko du azken froga hau, alegia, trena etorri eta trenbidetik beranduen erretiratzen denak.
Sebastian kuadrilako liderra bihurtuko da, baina horretarako zazpi froga gainditu beharko ditu, eta ez nolanahikoak. Sebastian hiritik heldu da eta galantak pasaraziko dizkiote herriko lagunek beren kuadrilan onartu baino lehen. Hura, ordea, ez da erraz izutzen den horietakoa, eta, lagunen harridurarako, denak errendituko ditu".
Felipe Juaristi: Zazpi bider zazpi (Erein)

Kérity, ipuinen etxea



 

Asmatua izateak ez du esan nahi existitzen ez denik. Natanaelek Eleonoren liburutegia jaso du herentzian, baina haurrak ezin du imajinatu ere egin liburu horiek guztiek sekretuetan sekretuena gordetzen dutenik. Bat-batean, Alice, Pinotxo, Kako-oker kapitaina eta bere ipuin gustokoenetako heroi guztiak hezur-haragizkoak bihurtuko dira bere begien aurrean. Mehatxupean bizi dira, eta Natanaelek soilik salba ditzake. Orduantxe hasiko da harentzat adiskide berriak askatzeko erloju kontrako lehia.

Anik Le Ray: Kérity, ipuinen etxea (Ibaizabal)

Semaforoko ipuina



Arratsaldeko bostak dira. Berandu egin da, eta maistrak ezin izan digu arratsalderoko ipuina kontatu. Ni amorratzen jarri naiz, ipuin horren zain egoten naizelako arratsaldero. Eta gaur ipuinik gabe geratu naiz. Ze ipuin izango da semaforokoa?

Manu Lopez Gaseni: Semaforoko ipuina (Aizkorri)

Con la tecnología de Blogger.