Archive for marzo 2012

Kixmi elurpean


Urtezahar-gaua: bere bizitza egin behar duela erabaki du Pellok, koadrilarekin biltzera atera aurretik. Ez daki ondo zer-nolako zoramena biziko duen gau horretan zehar, zenbateraino aldatuko diren –berak uste ez bezala– bere bizimodua eta munduaren ikuspegia.

Nerabezaroa atzean utzi eta gaztaro betean sartzen ari den neska-mutil koadrila baten inguruan girotu du Arrate Egañak nobela hau, erritmo biziz hainbat abentura azaldu eta hamaika korapilo plazaratzen dituena: droga, manifestazioak, sexua, adiskidetasuna, abortua… Hori guztia, urtezahar-gau bakar batean.
Arrate Egaña: Kixmi elurpean (Elkar)

Egunez parke batean



“Bazen behin herri handi bat; eta herri horretako auzo batean parke berria egin zuten. Hori izan zen, mutiko batek sei urte bete zituenean. Grigor zuen izena mutikoak.”

Grigorrek lagun egiten du erle bat eta animalien erresuma misteriotsuan sartzen da haren bidez. Grigorrentzat, ordu arte ezkutuan egon diren hainbat gauza deskubritzen ditu.

Juan Kruz Igerabide: Egunez parke batean (Alberdania)

¡Tú puedes!


A veces, los desafíos de la vida son mayores que el valor y las fuerzas disponibles. Entonces sólo ayuda algo: Cerrar los ojos y adelante. Y cuando los abres de nuevo, la vida es, de pronto, más bella.

Ole Könnecke: ¡Tú puedes! (Lóguez)

Kezkamuxelak

Ibai kezkatuta bizi da.
Gauetan amets gaiztoak izaten ditu eta ez daki zer egin.
Amonak bere kezkak bukatzeko behar duena ematen dio.

Anthony Browne: Kezkamuxelak (Pamiela)

Con la tecnología de Blogger.