Archive for mayo 2012

Reckless: harrizko haragia

Reckless anaiek, Jacob eta Will, gazterik galdu dute aita; Jacob, zaharrena, askotan saiatuko da aitaren desagertzearen misterioa argitzen. Horretan ari dela deskubrituko du aitaren gelako ispilua beste mundu baterako sarbidea dela, eta urteetan ibiliko da atzera-aurrera, bi munduen artean. Baina ihesaldietako batean Will anaia joango zaio atzetik eta sorgin baten madarikazioaren pean eroriko da: larruazala harri bihurtuko zaio, Jacobek eragozten ez badu behintzat.
Cornelia Funke: Reckless: harrizko haragia (Elkar)



Ebelina Mandarina

Nire etxea kolore askotakoa da. Urdina du goiko aldea, udako zerua bezala, eta gorria behekoa, amak ezpainak margotzen dituen kolore berekoa. Nire etxea tokiz aldatzen da egun batetik bestera, baina ez naiz barraskiloa. Ni zirku batean bizi naiz. Ez da zaila hori ondorioztatzea nire etxeak gurpilak dituela esaten badut, eta nire ama trapezista dela. Ebelina dut izena. Amak eta amonak ere Ebelina dute izena. Horregatik deitzen didate Ebelina Mandarina. Horregatik eta nire ilearen koloreagatik. Batzuentzat gorria da; besteentzat laranja.
Castillo Suarez: Ebelina Mandarina (Erein)

Ipuin kontalariaren arbela

Elurra egin du gaur, eta zuri dago kanpoa, zuri eskolako patioa: zuri-zuri; eta zuritasunaren erdian zuhaitza ere zuri, bakardadean? Eta Ipuin-kontalariak ipuin bat kontatu digu: ELEFANTEAREN ipuina, gelako arbela berrian. Arranopola! Eta zein da gelako arbela berria? Bada, leihoko kristala da arbela berria, eta baita patio zuria ere. Egia, sudur ondoan begia!
Pello Añorga: Ipuin-kontalariaren arbela (Aizkorri)

Mamu tren, Mamu tren

Erne, mesedez! Mamu trena ateratzear dago! Nork nahi du buelta bat? Manuk abisua eman du…
Charles Duquennoy: Mamu tren, mamu tren (Alberdania)

Con la tecnología de Blogger.